lunes, 2 de mayo de 2016

Europatik bidaiatzen

Bidaiatu, bidaiatu, bidaiatu.... Denok desiratzen dugun ametsa baina gutxi batzuk eskuratzen dutena.

Mundu honetan gure begien aurrean ezkutatuta dauden leku harrigarri eta eder asko daude. Europa, esate baterako, gehien bisitatzen den kontinenteetako bat da. 

Orain dela hilabete, jende askori gustatuko litzaiokeen bidaia egiteko zortea izan genuen. Europa zeharkatu genuen, Suitzatik, Txekiar Errepublikatik, Poloniatik, Alemaniatik eta Frantziatik pasartuz. 12 egun hauetan kultura ezberdinak ezagutu genituen eta beste hizkuntza ezberdinak entzuteko aukera izan genuen. Bidaia honen helburua, gugandik ezberdinak diren pertsonarekin elkarbizitzea izan zen, eta esan dezakegu, esperientzia hau, gure bizitzako esperientziarik hoberenetarikoa izan dela. Iritsi ginenetik joateko ordua iritsi zen arte, etxean egongo bagina bezala sentiarazi ziguten Poloniako familiak.

Bidaian zehar oso zoriontsu sentitu ginen, pertsona itzelak ezagutzeaz gain gure ingurukoak gehiago baloratzen ikasi genuelako. Gure ingurukoekin genuen harremana hobetu zen eta beti gogoratuko ditugun momentuak bizi genituen guztion artean, Bernako kaleetan paseatzen, Pragako plazan teknologia berriak probatzen, Poznànen janari tradizionalak probatzen, Berlingo holokaustoen artean eta Pariseko kale, monumentu eta zubi ederren artean. Horretaz gain, gure familia faltan bota genuela ikustean, haien beharra dugula konturatu ginen. 

Bidai honetan, elkarrengan konfiatzea edukitzea eta elkarbanatzea oso garrantzitsua dela konturatu gara. Elkarren artean laguntzea beharrezkoa da, inor baztertu gabe, eta independenteak izaten ikasi dugu, nor bere kabuz moldatu behar dela, gurasoen laguntzarik gabe. 

Beraz, bidai honek ez dizkigu soilik kultura berriak eta leku ederrak erakutsi, bidaiatzean pertsona bezala heldu gara.



1 comentario: