viernes, 22 de abril de 2016


Zer da zuretzat bizitza honetan lortu behar dena 

zoriontsu bizi izateko?


Gaur egun, pertsona askorentzat zoriontsu izatea gauza materialetan oinarritzen da, diruan bereziki.

Zoriontasuna pertsona batek bere barnean sentitzen duen poz, alaitasun, gozamen, lasaitasun eta maitasun egoera da. 


Hainbat ikuspegi daude zoriontasuna zer den definitzen dutenak. Alde batetik, Aristotelen ikuspegia dago, eta bestetik, Epikurorena eta Estoizismoa.

Aristotelesen arabera, zoriontasuna guztion helburu gisa ulertuko du eta ondo bizitzea eta zuzen jokatzea litzateke. Bere ustez, zoriontasuna praktika erabiliz lortzen da eta ikasi behar den zerbait da. Horretarako, ezinbestekoak diren ondasun materialak eskuratu behar dira. 

Epikurok, berriz, plazer neurtuen bidez lortzen dela zoriontasuna uste zuen, plazer fisikoak baztertu gabe. Epikuroren arabera, plazerik onenak espiritualak dira, ez materialak, eta plazer espiritualen artean nagusienak ezagutza eta adiskidetasuna dira.

Estoizismoarentzat, naturaren arabera bizitzea da zoriontasuna lortzeko modu bakarra. Eta pertsona batek zoriontasuna lortzeko, bere barnean lasaitasuna eduki behar du. Zoriontasuna lortzeko iturri nagusiena apathia da, hunkipenik gabeko bizitza.
                                                                              
Gure ustez, zoriontasuna ez da ez gauza materialetan ez plazerrean soilik oinarritzen. Zoriontasuna, eguneroko gauz txikien bitartez lortzen da. . Adibidez, familiarekin edo lagunekin denbora pasatzea, besarkadak, norbaitek zerbait polita esaten dizunean, detaile txikiak...Egun txarretan ere lortzen dugu zoriona, non zutaz benetan kezkatzen diren pertsonak zeintzuk diren konturatzen zara. Egia da, gauza materialek ere zoriona ematen digutela, esate baterako, dirua. Baina zoriontasun hau ez da betirako, baizik eta momentu baterako. Ezin dugu ez familia bat, ez lagunak, ez besarkadak diruraren bidez erosi. Zer da dirua maite gaituztenekin konparatuta?

2 comentarios:

  1. Kaixo neskak, Blogaren izenburuan pazientziaren garrantzia jaso duzue. Zoriontsu izateko ere presaka ibiltzeak kalte egiten digu... Asko egin, toki asko bisitatu, asko irabazi e.a
    Sukaldean bezala, bizitzan ere osagaiak ondo aukeratu, neurriz eta mantso nahastu. Eta zorte pixka bat ere beharko dugu, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Ados nago zuekin! Egia esan, gaur egungo gizarteak garrantzia handia ematen die gauza materialei, eta ez dute benetan apreziatzen eguneroko detailetxo txikiak. Duguna baino gehiago izatearekin itsutzen gara, eta azkenean ez gara zoriontsu izaten.
    Nire ustez, zoriontsu izateko eguneroko detaile txikiak eta gure inguruan dagoen jendearekin denbora igarotzea oso garrantzitsua iruditzen zait, baita guk nahi ditugun ekintzak burutzea; paseatzea, lagunekin zerbait hartzera joatea, kirola egitea... eta horrekin zoriontsu izatea lortuko dugula seguru!

    ResponderEliminar