lunes, 16 de mayo de 2016

POLITIKA ETA ETIKA

Aintzinean, politika eta etika estu-estu lotuta zeuden. Etikak zoriontasunaren baldintzak aztertzen ditu, gizartea zoriontsu izan dadin. Politikak, berriz, gizartea nola antolatu behar den aztertzen du, gutako bakoitza bizimodu ona izateko. Baina urteak pasa ahala, gizarteak politikarekiko duen pentsamendua guztiz aldatu da.

Politikari buruz hitz egiten dugunean, gaur egungo egoera etortzen zaigu burura. Hau da, gaur egun politikari gehienak herriarengan pentsatu beharrean, beraiengan eta aberastasunarengan pentsatzen dute. Horregatik, askotan, korrupzio kasuak ateratzen dira albisteetan. Pertsona askok politikari guztiak beraiengan pentsatzen dutela uste arren, politikari batzuk ez dira berekoiak eta beraiengan pentsatu aurretik, herriaren hobekuntzan pentsatzen dute. Beste politikari batzuk, aldiz, politikan sartzean lortu dezaketen diru kopurua ikusita, beraien idealak aldatzen dituzte.

Gure ustez, hau ikusita, etika eta politika lotuta jarraitu beharko luketeela uste dugu. Horrela, gure gizartea zoriontsuago eta lasaiago biziko zen. Gaur egungo politikariek ere, herriarengan gehiago pentsatu beharko lukete.


lunes, 2 de mayo de 2016

Europatik bidaiatzen

Bidaiatu, bidaiatu, bidaiatu.... Denok desiratzen dugun ametsa baina gutxi batzuk eskuratzen dutena.

Mundu honetan gure begien aurrean ezkutatuta dauden leku harrigarri eta eder asko daude. Europa, esate baterako, gehien bisitatzen den kontinenteetako bat da. 

Orain dela hilabete, jende askori gustatuko litzaiokeen bidaia egiteko zortea izan genuen. Europa zeharkatu genuen, Suitzatik, Txekiar Errepublikatik, Poloniatik, Alemaniatik eta Frantziatik pasartuz. 12 egun hauetan kultura ezberdinak ezagutu genituen eta beste hizkuntza ezberdinak entzuteko aukera izan genuen. Bidaia honen helburua, gugandik ezberdinak diren pertsonarekin elkarbizitzea izan zen, eta esan dezakegu, esperientzia hau, gure bizitzako esperientziarik hoberenetarikoa izan dela. Iritsi ginenetik joateko ordua iritsi zen arte, etxean egongo bagina bezala sentiarazi ziguten Poloniako familiak.

Bidaian zehar oso zoriontsu sentitu ginen, pertsona itzelak ezagutzeaz gain gure ingurukoak gehiago baloratzen ikasi genuelako. Gure ingurukoekin genuen harremana hobetu zen eta beti gogoratuko ditugun momentuak bizi genituen guztion artean, Bernako kaleetan paseatzen, Pragako plazan teknologia berriak probatzen, Poznànen janari tradizionalak probatzen, Berlingo holokaustoen artean eta Pariseko kale, monumentu eta zubi ederren artean. Horretaz gain, gure familia faltan bota genuela ikustean, haien beharra dugula konturatu ginen. 

Bidai honetan, elkarrengan konfiatzea edukitzea eta elkarbanatzea oso garrantzitsua dela konturatu gara. Elkarren artean laguntzea beharrezkoa da, inor baztertu gabe, eta independenteak izaten ikasi dugu, nor bere kabuz moldatu behar dela, gurasoen laguntzarik gabe. 

Beraz, bidai honek ez dizkigu soilik kultura berriak eta leku ederrak erakutsi, bidaiatzean pertsona bezala heldu gara.



viernes, 22 de abril de 2016


Zer da zuretzat bizitza honetan lortu behar dena 

zoriontsu bizi izateko?


Gaur egun, pertsona askorentzat zoriontsu izatea gauza materialetan oinarritzen da, diruan bereziki.

Zoriontasuna pertsona batek bere barnean sentitzen duen poz, alaitasun, gozamen, lasaitasun eta maitasun egoera da. 


Hainbat ikuspegi daude zoriontasuna zer den definitzen dutenak. Alde batetik, Aristotelen ikuspegia dago, eta bestetik, Epikurorena eta Estoizismoa.

Aristotelesen arabera, zoriontasuna guztion helburu gisa ulertuko du eta ondo bizitzea eta zuzen jokatzea litzateke. Bere ustez, zoriontasuna praktika erabiliz lortzen da eta ikasi behar den zerbait da. Horretarako, ezinbestekoak diren ondasun materialak eskuratu behar dira. 

Epikurok, berriz, plazer neurtuen bidez lortzen dela zoriontasuna uste zuen, plazer fisikoak baztertu gabe. Epikuroren arabera, plazerik onenak espiritualak dira, ez materialak, eta plazer espiritualen artean nagusienak ezagutza eta adiskidetasuna dira.

Estoizismoarentzat, naturaren arabera bizitzea da zoriontasuna lortzeko modu bakarra. Eta pertsona batek zoriontasuna lortzeko, bere barnean lasaitasuna eduki behar du. Zoriontasuna lortzeko iturri nagusiena apathia da, hunkipenik gabeko bizitza.
                                                                              
Gure ustez, zoriontasuna ez da ez gauza materialetan ez plazerrean soilik oinarritzen. Zoriontasuna, eguneroko gauz txikien bitartez lortzen da. . Adibidez, familiarekin edo lagunekin denbora pasatzea, besarkadak, norbaitek zerbait polita esaten dizunean, detaile txikiak...Egun txarretan ere lortzen dugu zoriona, non zutaz benetan kezkatzen diren pertsonak zeintzuk diren konturatzen zara. Egia da, gauza materialek ere zoriona ematen digutela, esate baterako, dirua. Baina zoriontasun hau ez da betirako, baizik eta momentu baterako. Ezin dugu ez familia bat, ez lagunak, ez besarkadak diruraren bidez erosi. Zer da dirua maite gaituztenekin konparatuta?

martes, 19 de abril de 2016


Rebalida edo selektibitatea?

Ikasturtearen amaiera iristen ari da, eta gobernuak oraindik ez du zehaztu 1999. urtean jaio ziren ikasleek rebalida edo selektibitatea egingo duten.


Duela 4 urte, PP alderdi politikoak, batxilergoaren bukaeran selektibitatea egin ordez, Txinan bezala rebalida egitea pentsatu zuten. Beraien intenzioa, azterketa hau autonomia erkidego guztietan homogeneizatzea da. Baina, momentu honetan gobernurik ez dugunez, eta ez dakigunez zein izango den hurrengo presidentea, 1999. urtean jaiotakoak ez dakite rebalida edo selektibitatea egingo duten. 

Honen ondorioz, azken egun hauetan greba asko egon dira ikasleek haserretzen hasi direlako ez dakitelako konkretuki hurrengo urtean zer egingo duten, eta beraien eskubideak ez direla errespetatzen sentitzen dutelako.

Azken egun hauetan, prentsak hainbat albiste argitaratu ditu esanez aurten Batxiler 1 egiten ari diren ikasleek selektibitatea egingo dutela. Albiste hauek ez dira oso fidagarriak gobernuak ez duelako ezer zehatzik esan.

Gure iritziz, alderdi politiko guztiak ados jarri beharko lirateke auzi honetan eta aukeratutakoa betirako mantendu etorkizunean berriro hau ez gertatzeko. Prentsari dagokionez, ez zaigu ondo iruditzen egia ez diren albisteak argitaratzea gaizki-ulertuak egon daitezkeelako.
  


viernes, 18 de marzo de 2016



MUNDUAREN BELDUR


Duela gutxi, Europan beldurra nabarmentzen hasi da eraso yihadisten ondorioz. Honek, inmigranteen etorreran eragina sortu du. 

Azken urte hauetan, denok dakigun bezala, yihadistek Europa hainbat aldiz erasotu edo erasotzeko intentzioa izan du. Adibidez, 2015eko azaroaren 13an Parisen hainbat atentatu egon ziren. Horietako batean, hiru pertsona armatuta jendez gainezka zegoen kontzertu sala batean sartu ziren eta tiroka hasi ziren eta 137 pertsona hil zituzten.

Horregatik, Europako herrialde batzuek neurriak hartzen ari dira, eta eginkizun honek inmigranteen etorreran eragin handia izan du. Beste atentatu baten beldur izateak, inmigranteak beraien herrialdean geratzea behartuta daude, edo Turkiara joateko aukera dute Europak Turkiari dirua ematen diolako inmigranteak beraien herrialdean geratzeko.

Beste herrialdeek beraien herrialdeen ez sartzen uztea ez da beraien arazo bakarra. Gehienetan diru gabeziaren ondorioz, ezin dute garraio seguru batean bidaiatu, eta honek, hainbat pertsonen bizitzak arriskuan jartzen ditu. Txalupa txikietan pertsona gehiegi joaten dira beste herrialdeetara, baina zoritxarrez, pertsona horietatik hainbat hil egiten dira, gehienak umeak eta aurdun dauden emakumeak. Bidai arriskutsu hau egiten dute baina askotan, lehen esan dugun bezala, ezin dute herrialdeetara sartu.

Gure ustez, denok pertsonak gara eta batak besteari lagundu egin behar diogu, ez garelako batzuk besteak baino gehiago eta denok dugulako eskubidea seguru bizitzeko,


viernes, 4 de marzo de 2016


MARTXOAK 8

Martxoak 8 egun berezi bat da. Mundu osoan zehar Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna ospatzen da. Baina, zergatik martxoaren 8an ospatzen da eta ez beste egun batean? 

1908an, New Yorkeko fabrika batean lan egiten zuten emakumeak greban jarri ziren, igandeetan jai izateko eta haurren lanarekin amaitzeko asmoz, gizonak zituzten eskubide berdinak nahi zituztelako. Baino greba honek amaiera tragiko bat izan zuen, lantegiko jabeak, lantegiko ateak itxi eta erre egin zuen, 129 emakume barruan zeudela jakinda. Gertaera hau martxoaren 8an gertatu zela uste da, eta horregatik da hain berezia egun hau. Hiru urte beranduago, antzeko gertaera bat gertatu zen, Estatu Batuetako beste enpresa bati su eman zioten eta hainbat emakume hil ziren, hau martxoaren 25ean gertatu zen. Bi egun geroago, Nazioarteko Emakume Langilearen I. Nazioarteko Eguna burutu zen. Egun honen benetako sortzailea Clara Zetkin dela esan dezakegu, Alemaniako emakume sozialisten liderra izan zena.

Gaur egun, 100 urte beranduago, emakumeen egoera hobetu da baina oraindik emakumeak ez dituzte gizonezkoek dituzten eskubide guztiak. Adibidez, lanpostu berean lan egin arren gizonezkoak soldata altuagoa jasotzen dute. Eta politikan ere, kargu garrantzitsuenak gizonezkoek dituzte.

"Orain ulertzen dut, emakume izan behar zuen" -Gidatzean.
"Ilehori izan behar zuen"
"Isildu!"
"Hobe duzu sukaldera itzultzea!"
"Estrecha!"
Komentario hauek eguneroko bizitzan entzun behar izaten ditugu emakume guztiek mundu osoan zehar. Emakumeak konturatu behar gara ez garela objektuak, gehiago balio dugula, eta ez dugula hau jasateko beharrik. Askotan  ez ditugu aintzat hartzen baina aintzat ez hartzean areagotu egiten ditugu eta geroz eta gehiago entzuten ditugu. Honi amaiera bat eman behar zaio, eta horretarako denok gure partetik jarri behar dugu.

Kiroletan, politikan... garrantzi gehiago ematen hasi beharko genioke emakumeari, ez bakarrik martxoaren 8an, non egun osoan emakumeen inguruan hitz egiten da, baizik eta egunero, kiroleko albisteetan adibidez emakumeak jarduten duten kirolei buruz ere hitz egitea, eta garrantzi bera ematea.

Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu